Antzezlanak · Beheko Larraine

Beheko Larraine

Atte hil aurretik

Atte hil aurretik

Atte hil aurretik

Biran gaude!

Aktorea: Miren Tirapu
Zuzendaritza: Maika Etxekopar
Idazlea: Miren Tirapu
Sariak: ZuBi 2015.
Agenda ikusi

Maxusek bere biloba Aneri gauero ipuin bera bontatzen zion. Bi hilabete egin ditu ordea istorio hori azkenekoz entzun zuenetik. Ihauteriak hemen dira berriz eta urtero bezala Erremosenea baserriko harategian ospatzeko erabakia hartuko du Anek. Bere amonak utzitako hutsuneak eta ihauteriek sakonki zirikatuko dute Ane, oheratzean entzuten zuen ipuin hark ezkutuan zeraman benetako esanahia agerian utziz. 

Beheko Larraine sortu aurretik antzezlan  ezberdinekin egon da Euskal Herritik biran

Hamlet

Hamlet

Hamlet

ArteDrama, Dejabu Panpin Laborategia eta Le Petit Théâtre de Pain konapniekin
 
Antzezleak: Miren Tirapu, Ainara Gurrutxaga, Urko Redondo, Iñaki Ziarrusta, Ander Lipus, Manex Fusch eta Maika Etxekopar.
Zuzendaritza: Ximun Fusch
Idazlea: Xabier Mendiguren
 
Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Hamlet antzerkien antzerkia da. Argiki eta arintasunez Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da. Gezurra, jokutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza eta aizu dena ez da justizia noski. Hor da hauzia.
 
www.hamlet.kz

Publikoari gorroto

Publikoari gorroto

Publikoari gorroto

Huts Teatroa konpaniarekin
Publikoari gorroto
Antzezleak: Miren Tirapu, Ander Lipus eta Iñaki Ziarrusta
Zuzendaritza: Manex Fusch
Idazlea: Xabier Mendiguren
Sariak: Donostia saria 2013
 
Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak. Hortik aurrera hasten den joakoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta humorez; pixkanaka ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere harremanak, giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
 
www.publikoarigorroto.com

Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako

Idazlea zeu zara

Idazlea zeu zara

ArteDrama
Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Antzezleak: Miren Tirapu eta  Ander Lipus

  •          Urko Redondo eta Ainara Gurrutxaga

Idazlea: Joseba Sarrionandia
2010ean argitaratu zen Joseba Sarrionaindiaren Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako. Inplikazioz beteriko ipuin laburrez osatuta dago liburua, pentsamendu autonomoa, dibergentea eta kritikoa ahalbidetzen duten proposamen literarioz betetako narrazio guztiak ere. Artedrama eta Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiek testu horietan oinarritutako lana sortu zuten.
 
www.idazleazeuzara.com

Sol negro (filma)

Antzezlanak

Diector: Gami Orbegoso
Reparto: MIren Tirapu, Albert Perez,Merce Espelleta, Carlos Carrillo.
Festival de Cine de Málaga (2010)
Alex ha vuelto a la ciudad tras la inesperada muerte de su hermano. El reencuentro con su madre le hará rememorar un pasaje oscuro de su pasado y un amor prohibido desencadenará quizá una inevitable tragedia.