Beheko Larraine · Beheko Larraine

Beheko Larraine

Beheko Larraine erabiliko zuten guztiei ahotsa eman nahian...

Euskal antzerkia eta sorkuntza xede duen konpainia. 2016an sortu zen, Nafarroan, Lekunberrin hain zuzen ere. Ibilbide motz honetan hainbat antzokietan ikusi ahal izan ditugun bi antzezlan plazaratu ditu:
2015ean ZuBi sariarekin eta Kultur Sormena laguntzarekin Atte hil aurretik lana taularatu zuen. Zumaiako Aita Mari antzokian estreinatu zen 2017an.
2018an Manifestu bat estreinatu zuen, eta ondoren, Libanoko International Women’s monodrama Festival-era bidaitu eta aktore onenari saria jaso zuen.
Martxoak 9an  konpainiaren hirugarren lana estrenatuko da! Bidaietaz...

Kideak

Miren Tirapu Goikoetxea

Miren Tirapu Goikoetxea

 
MIREN TIRAPU GOIKOETXEA (Iruñea, 1981)
Centre de Estudis Cinematografics de Catalunyan diplomatua, eta Kultur eta Gizarte Antropologian graduatuta. Antzerki fisikoari jarraituz Maria Stoyanova-rekin elkarlanean aritu zen Bartzelonan. Grotowski Institutuan (Polonia) eta E.I.C.TV-en (Cuba) aktore eta zuzendaritza ikastaroak jaso ditu.
Egun, antzerkiko irakasle gisa eta hainbat konpainiekin aktore lan egin ondoren (Artedramarekin Publikoari gorroto eta Hamlet, Vaivenekin Sherezade eta tipularen azalak, besteak beste) zuzendari eta aktore lanetan jarduten du  Beheko Larraine konpainian.
 
 

ARKAITZ LASARTE OLANO

ARKAITZ LASARTE OLANO (Leitza, 1977).
Elektrizidadean eta elektronikan goi mailako zikloaetan graduatua. Egun, elektrizitate enpresa bateko burua izateaz gain, 2016an Mirenekin batera sortu zuen Beheko Larraine konpainian,   teknikari eta eszenografo lanetan jarduten du.

Araiz Mesanza Iturritxa

Araiz Mesanza Iturritxa

  ARAIZ MESANZA ITURRITXA (Gasteiz, 1983)
Euskal Herriko Unibertsitatean Arte Ederrak ikasi zituen Leioan (Bizkaia). Ondoren, Bartzelonako Escola Massanan ilustrazio formazioa jaso zuen.
Bartzelonan 2011an Ediciones Armadillo, autoedizio kolektiboa sortu zuen beste ilustratzailekin batera, non fanzineak eta argitalpen desberdin argitaratu dituzte geroztik. Gaur egun Oslon (Norvegia) bizi da, eta artista eta ilustratzaile bezala jarraitzen du lanean.