Beheko Larraine Berriak

Beheko Larraine

Blog

Ikusmira 2019

Ikusmira 2019

Maider Oleagaren  Muga deitzen da pausoa filmak aurtengo Zinemaldira eraman du Miren. Earra esperientzia! Earra pelikula! Earra Ira!
Hemen trailerra...
http://www.sansebastianfestival.com/2019/secciones_y_peliculas/zinemira/7/674056/es

Gehiago irakurri

29/10/2019 01:17h Uncategorized (0)

Ganbila bilduma

Ganbila bilduma

Egin zaitez harpidedun! http://www.ganbila.eus
Hemen da euskal antzerki testuak eskuratzeko aukera paregabea!
"Bazterreko ahotsak" liburuan gure konpainiaren lehendabiziko bi lanak biltzen ditu. Durangoko Azokan izango gara aurkezpena egiten! Hau poza!
Mila esker Susa eta EHAE ahotsa emateagatik!

Gehiago irakurri

29/10/2019 00:07h Uncategorized (0)

Bidaietaz. Egonaldian!

BIDAIETAZ

Ilusio handiz, datorren azaraoan Lartzabalera joango gara gure hurrengo proiektuari ekiteko!! Oraingo honetan, Iraia Elias eta Oier Guillanekin aurrera eramango dugun ikuskizuna martxoan estrenatuko dugu Ipar Euskal Herriko hainbat eskolatan! Gure bidaia hastera doa!
Migrazioa, bizibaldintzak hobetzeko ematen den mugimendua da. Bortxazkoa, borondatezkoa, banakakoa edo taldekoa izan daiteke besteak beste. Migrazioa aukera bezala hartzeko ematen diren egoera desberdinen aurrean, pentsamendu autonomoa, kritikoa eta enpatia landuz umeak sortzaileak izateko tartea ere izango dute Bidaietaz antzezlan ibiltarian.
Mila esker Axut!
“Ikusgarria Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin sortu da, Kultura Bidean – Artea, haurrak, gazteak eta Hameka Arte Fabrika Tailerra programen karietara"

Gehiago irakurri

26/10/2019 14:46h Uncategorized (0)

ADEL

Urtero bezala Artedramako kideek arte eszenikoetan euskaraz aritzen garenon topagunea da; aktore, zuzendari, antzerkigile zein antzerkilarientzat urtero zabaltzen den gunea
Animatu eta parte hartu!!!
Informazio guztia hemen topatuko duzu; www.artedrama.com

Gehiago irakurri

16/03/2017 12:22h Kritikak (0)