Bidaietaz. Egonaldian!

Ilusio handiz, datorren azaraoan Lartzabalera joango gara gure hurrengo proiektuari ekiteko!! Oraingo honetan, Iraia Elias eta Oier Guillanekin aurrera eramango dugun ikuskizuna martxoan estrenatuko dugu Ipar Euskal Herriko hainbat eskolatan! Gure bidaia hastera doa!
Migrazioa, bizibaldintzak hobetzeko ematen den mugimendua da. Bortxazkoa, borondatezkoa, banakakoa edo taldekoa izan daiteke besteak beste. Migrazioa aukera bezala hartzeko ematen diren egoera desberdinen aurrean, pentsamendu autonomoa, kritikoa eta enpatia landuz umeak sortzaileak izateko tartea ere izango dute Bidaietaz antzezlan ibiltarian.
Mila esker Axut!
“Ikusgarria Euskal Hirigune Elkargoaren laguntzarekin sortu da, Kultura Bidean – Artea, haurrak, gazteak eta Hameka Arte Fabrika Tailerra programen karietara"